2016(e)ko azaroaren 15(a), asteartea

MIKROIPUINAK 6 maila

IZENA: Joanes Ariztimuño

IPUINAREN IZENA: LABEZOMORROA

IPUINA:
Mikelek labezomorro bat aurkitu nahi zuen bere lagunei erakusteko. Labezomorroa oso zaila zen irabazteko. Orduan Mikelek labezomorroa aurkitu beharrean  barita magiko bat aurkitu zuen. Momentu horretan labezomorroa agertzea saiatu zen eta labezomorroa agertu beharrean herensuge bat agertu zen. Herensugeak Mikel jan nahi zuen, jan behar zuen momentuan herensugea desagertzeko magia egin zuen eta herensugea desagertu zen.   

IZENA: Sara Alzuguren

IPUINAREN IZENA: SAGAR MAGIKOA

IPUINA:
Bazen behin, sagar bat lurrean zegoela eta mutiko batek jan egin nahi zuen. Probatu zuen eta txarra zegoen. Ortzadarrera bota zuen. Ortzadarren altxorra iman bat zen eta imanak sagarra erakarri zuen eta aldi berean ortzadarra. Hortik aurrera sagar koloretsu eta magikoa izan zen.

IZENA: Ioritz

IPUINAREN IZENA: Urrutiko planeta bateko bizilagunak.

Oso aspaldiko garai batean, urrutiko planeta batean, bizilagun guztiak triste bizi ziren.

Oso planeta polita zen baina udazken batean lainoak agertu ziren eta ez ziren inoiz mugitu, Planeta osoa beltz-beltza geratu zen eta bertako biztanleak eguraldia bezala triste geratu ziren. Etsipena jota zirenean , argi itsuagarria agertu zen, doinu oso alaika jotzen zituela. Lainoak hori entzutean dantzatzen hasi ziren eta eguzkiari bidea eman zioten . Hortik aurrera biztanle guztiak konten eta alai bizitu ziren.

Hala bazan ala ez bazan, sar dadila kalabazan eta atera dadila Berako plazan.

IZENA: Martxel

IPUINAREN IZENA: Mikel Amurria

Bazen behin Mikel izeneko amurri bat Berako prasara etortzen zena.Zoriontsu bizi zen baina zoriontasuna kendu zitzaion ama eta aita hil zitzaizkionean. Hortik aurrera ez zitzaion ezer ona gertatu. Baina egun batean uraren azpi-azpian barita majiko bat harrapatu zuen eta berengana joan zen.Barita majikoa hartu,  eta bere aita eta ama bizira etortzeko desioa eskatu zuen.Egun batzuk pasatu eta desioa bete zen  

IZENA: Jefferson.

IPUINAREN IZENA:  Lampara Magikoa.

Atzo eskolako jaiak ziren eta postu aunitz zeuden. Postu batean lanpara bat zegoen, baina ez zen lanpara normala lanpara magikoa baizik. Zoritxarrez erosi nuen. Hartu eta bertze hiria joan nintzen. Han neskak eta mutilak ez ziren gelditzen dantzatzen. Orduan mutiko bateri galdetu nion.

 -Gizon, zergatik ez zarete gelditzen?
 -Ba gure besta politena delako- erantzun zidan.

Eta herri hartatik irten nintzenean, artean datzan zebiltzan.

IZENA: Sara Goñi

IPUINAREN IZENA:  Azti ero bat

Bazen ba,  behin  urruneko hiri batean  lurrazpian ibiltzen zen tramankulu bat . Tramankuluak azti ero bat sortu zuen. Egun batean   topaketa bat egin genuen  eta pozoindu  egin ziguten. Baina bertze  azti  bat etorri eta  azti eroa hil egin zuen. Eta hola,  zoriontsu izan ziren betirako-

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina