MIKROIPUINAK


MIKROIPUINAK
5 A

Ilargi gosea ALAIN ZELAIETA
Bazen behin, erloju bat zeukan ardi bat eta ilargiari beldurra zion. Orduan ilargia atera zen eta lehenbizi ardia jan zuen eta gero erlojua ere bai.

Unikornio Woman IDOIA IBARBOURE
Bazen behin neska bat unikornio batekin topo egin zuena. Orduan, unikornioak hozka egin zion eta horren ondorioz,  super potereak lortu zituen. Gauetan mundua salbatzen hasi zen eta bere izena Unikornio Woman zen.

Mutiko potoloa  IKER IPARRAGIRRE
Bazen behin oso potoloa zen mutiko bat.  Igogailu batean sartu zen.  Igogailua xehetu zen bere pisuarengatik  eta sotora erori zen. Zerrien eskola batera sartu zen. Zerriek errege egin zuten  oso handia zelako. Orduan wwekoen aurka  borroka egin zuten   eta macapaca bol eta ni soilik gelditu ginen bizirik.

Kakalardoa NORA MONCALVILLO
Behin batean Kemen izeneko mutiko batek kakalardo bat zeukan maskotatzat . Egun batean kanpin dendarekin joan ziren eta handik bere lagunei eskutitz bat bidali zien, zer moduz galdetuz.

Ortzadarra NAHIA PIKABEA
Egun batean ortzadar bat zegoen eta bere erdian bonbilla bat. Bonbilla hautsi egin zen eta sua atera zen.


Urrezko balantza OLATZ  MONUX
Egun batean, gaztelu erraldoi bat zegoen. Horko soldaduak bertze gaztelu bat atakatzera joan ziren. Han urrezko balantza bat lapurtu eta kanpin dendara lo egitera joan ziren.

Karamelua      NAHIA PIKABEA - NORA MONCALVILLO
Bazen behin oihana batean gorila indartsu bat eta kameleoi bat.                                   Mutiko  batek karamelu bat bota zuen oihanean eta kameleoi  batek  euli bat zela uste zuen.  Gorila etorri zen eta hankarekin tripan eman  zionean karamelua atera zen. Itsasoko nenufar batera erori zen igel  baten ondora. Igelak salto bat eman zuen eta itsasora erori zen. Itsas zaldiak karamelua jan zuen.       


Pinguino Boxeadorea IDOIA IBARBOURE - OLATZ  MOÑUX

Egun batean Madagaskarreko hondartza batean pinguino arrautza bat agertu zen. Eta Madagaskarreko lehoi batek aurkitu zuen.
Orduan, lehoiak zartagina ateri eta arrautza frijitzen hasi zen baina, pinguino bat ateri zen arrautzatik.
Lehoia zartagina itzali eta pinguinoa jaten saiatu zen. Pinguinoa azkarra zenez hies egin zuen eta gero ukabilkada bat jo zion lehoiari eta orduan hego polora bueltatu zen.


Azeri Txintxoa:  AMAIA ARBURUA
Orain dela milaka eta milaka urte, animaliek hitz egiten zutenean, azeri txintxo bat zegoen Bixar izenekoa. Lehen baso zoragarri batean bizi zen, baina galdu egin zen eta ez zekien non zegoen. Orduan animali askori laguntza eskatzen zion, baina denek ospa egiten zuten,bera nolakoa zen kontutan izan gabe. Izan ere, azeria zelako ez zioten lagundu nahi. Azkenean, bidea aurkitu zuen,eta denak lagunak egin ziren.

Itzala, ona ala txarra? RAKEL ARMADA
Artzain batek bi ardi zituen eta hurrengo egunean artzainak hilda aurkitu zituen.  Orduan artzaina herrira joan zen poliziari erratera. Bi orduz ibiliz gero kartel bat aurkitu zuten eta gezi bat aurkitu zuen bere itzalaren ondoan. Artzaina konturatu zen hiltzailea bere itzala izan zela eta hil zuen makil batekin.

Enaitz Hegaztia   ENAITZ ERKIZIA  
Bazen behin hegazti bat Enaitz izenekoa. Arranoa zen eta oso trebea. Gerran zeuden eta bakarrik bizi zen. Ez zuen etxerik baina bai lagunak. Gerrako eguna hasi zen eta etsai nagusia Enaitzen lehengusua zen.

Ekaitza zegoen egun batean hondartzan borrokan hasi ziren. Enaitzen arranoak hiltzen hasi ziren eta Enaitzen taldetik 20 gelditu ziren eta etsaietatik 100. Enaitzek bere bizitza arriskatu zuen eta gerra irabazi zuten.
Azkenean mundu erdia konkistatu zuen.
Haiek gaizki bizi, gu ongi

Amona hiltzailea  AIMAR MARTINEZ

Behin batean, basora joan ziren eta amonarekin topatu ziren. Gero amonak pipi erran zuen eta pistolak su gehiegi bota zuen. Orduan mendia erre zen. Ostean Olaf poliziari deitu zion eta Olaf urtzen ari zen.  Orduan amona preso hartu zuten eta inor ez zen eskapatu.

Goxokien bizitza ZAIRA RICO

Fabrikan egiten dira,
paperarekin kutxa batean ondo  gordetzen dituzte,
Euskal Herrira ailegatzen dira.
Erosi egiten ditugu,
eta akabo beraien bizitza gure ahoan.



5 B

Nire abentura JANIRE LEKUONA   
Egun batean, erreka batean arrain bat ikusi nuen eta harrapatu egin nahi nuen. Arrainaren maskara jarri nintzen eta ez nuen harrapatu. Gero aspertu egin nintzen eta liburu bat hartu eta irakurtzen hasi nintzen.  Niri pasatutako gauza berdinak pasatzen ziren ipuinean .

Geroxeago, erle bat ikusi nuen eta segitzen hasi zitzaidan. Iturri batera ailegatu arte. Bost minutu barru, lore batzuk ikusi nituen eta asko gustatu zitzaizkidan. Orduan nire amarentzako lore polit batzuk hartu nituen.

Arrain Itzalduna JOEL PRENDES
Egun batean, mutiko bat joan zen arrantzatzera. Eta 5:00 puntuan arrain bat harrapatu zuen. Gero arrantzatu zuen eta bere itzala ikusi zuen. Ondoren beldur handia eman zion eta urera erori zen.

Hegazkin Erorketa JOEL PRENDES
Behin batean hegazkin bat gaizki lurreratu zen arbola baten gainean eta telefono batekin anbulantziari deitu zion laguntza eskatzeko.

Soinu arraroak MADDI   IRAZOKI
Behin batean, hegazkin bat Londresera abiatzen zen. Hegazkinaren barruan, gizon bat zegoen maskara batekin mozorrotuta. Gizonak motxila bat zeraman. Hegazkina, hodeien artean zihoala motxila soinu arraroak egiten hasi zen. Jendea izutzen hasi zen. Gizona motxila irekitzen hasi zen eta irrati bat zela erakutsi zuen.

Hezgazki magikoa OLATZ PAGOLA

Bazen behin  New Yorkera zioan hegazkin bat. Bat-batean tximista batek hegazkina jo zuen baina….Tximista MAGIKOA zen!!! Orduan, hegazkina magikoa bihurtu zen.
New Yorkera iristen ari zirenean hegazkinak orratz etxe baten kontra talka egin zuen.Pisu guzti-guztiak erori egin ziren. Baina hegazkina magikoa zenez ziztu bizian den-dena konpondu zen. Baina denok galdetzen zioten beraien buruei:
-Nondik etorri izanen da tximista hori???
Eta aingerutxo bat zeruan gordeta zegoen….

Noria misteriotsua  JANIRE DAGERRE
Bazen behin Markos izena zuen eta  oso beldurtia zen mutil bat .
Baxua eta argala zen eta begi urdinak zituen.
Egun batean Markos noria batera joan zen eta inbestigatzen hasi zen. Sinbolo arraro bat zegoela ikusi zuen eta hari buelta aunitz eman zion. Azkenik sinbolo hori salsa bat zen eta marrazki bat egin zuen.

Liztorra eta Marigorringoa NAHIA ETXEBERRIA
Egun batean liztorrak eta marigorringok borroka bat egin zuten. Marigorringok liztorra uretara bota zuen eta gero, liztorraren eztia jan zuen. Eta esan zuen marigorringok:
-M m m m m ze ona den garaipena !!!!!!

Darveider miniren txerritxo miragarria. NAIKE ERKIZIA
Lehenengo urtean espazioan, Darveider mini izena zuen mutiko batek txerritxo bat erosi zuen. Bere etxera eraman zuen eta ez ziren ongi eramaten. Beti egunero borrokak egiten hasten ziren. Egun batean borroka batean, Darveider mini txerritxoa hiltzen saiatu zen baina ezin zuen txerritxoa miragarria zelako. Orduan, Darveider mini txerritxoaren ipurdia begiratu zuen soinu arraro bat entzun zuelako. Azkenean txerritxoak puzker bat bota eta denak hil egin zituen eta txerritxoa oso pozik bizi izan zen betirako.

Mamua desagertuta.  OIHAN PIKABEA
Duela milaka urte, mamu batek, bere amatxiren etxeko bidean, feria bat aurkitu zuen. Ferian, ipar-orratz bat eta untxi arrosa bat erosi zituen. Bat-batean, desagertu egin zen mamua eta ez zen gehiago jakin mamu hartaz.

Momia bat  JOKIN IRAZOKI
Aspaldi-aspaldi momia bat bizi zen.Denek esaten zuten burutik gaizki zegoela. Egun batean momiak erlojua eta loro bat harrapatu zuen basoan. Momiak erlojua beretzat hartu zuen eta handikan aurrera ongi bizi izan zen.

6 MAILA

Urrutiko planeta bateko bizilagunak.  IORITZ GOIENETXE
Oso aspaldiko garai batean, urrutiko planeta batean, bizilagun guztiak triste bizi ziren.

Oso planeta polita zen baina udazken batean lainoak agertu ziren eta ez ziren inoiz mugitu, planeta osoa beltz-beltza geratu zen eta bertako biztanleak eguraldia bezala triste geratu ziren. Etsipena jota zirenean , argi itsugarria agertu zen, doinu oso alaiak jotzen zituena.  Lainoak hori entzutean dantzatzen hasi ziren eta eguzkiari bidea eman zioten . Hortik aurrera biztanle guztiak kontent eta alai bizitu ziren.

Hala bazan ala ez bazan, sar dadila kalabazan eta atera dadila Berako plazan.

Mikel Amurria MARTXEL MATXIKOTE
Bazen behin Mikel izeneko amurri bat Berako presara etortzen zena. Zoriontsu bizi zen baina zoriontasuna kendu zitzaion ama eta aita hil zitzaizkionean. Hortik aurrera ez zitzaion ezer ona gertatu. Baina egun batean uraren azpi-azpian barita magiko bat harrapatu zuen eta berengana joan zen. Barita magikoa hartu,  eta bere aita eta ama berpizteko desioa eskatu zuen. Egun batzuk pasatu eta desioa bete zen  

Sagar magikoa  SARA ALZUGUREN
Bazen behin,  lurrean zegoen sagar bat eta mutiko batek jan egin nahi zuen. Probatu zuen eta txarra zegoen. Ortzadarrera bota zuen. Ortzadarren altxorra iman bat zen eta imanak sagarra erakarri zuen eta aldi berean ortzadarra. Hortik aurrera sagar koloretsu eta magikoa izan zen.


Gaztelu galdua EKAI POMBAR
Bazen behin familia bat Bera izeneko herri batean bizi zena. Egun baten beraien etxean tximista batek hagitz fuerte jo eta etxea hautsi zuen. Jendeak esan zion hortik hurbil gaztelu bat zegoela baina inork ez zekien non zegoen. Orduan familia guztia gazteluaren bila joan ziren eta anaia batek ura edan behar zuen eta iturrian gazteluko mapa zegoen. Mapa hartu eta bere familiari erakutsi zion eta hara joan ziren. Gazteluan pozik bizitu izan ziren betiko eta gaztelua jende guztiak ikusi zuen.

Labezomorroa JOANES ARIZTIMUÑO
Mikelek labezomorro bat aurkitu nahi zuen bere lagunei erakusteko. Labezomorroa oso zaila zen irabazteko. Orduan Mikelek labezomorroa aurkitu beharrean  barita magiko bat aurkitu zuen. Momentu horretan labezomorroa agertzen saiatu zen eta labezomorroa agertu beharrean herensuge bat agertu zen. Herensugeak Mikel jan nahi zuen baina jan behar zuen momentuan herensugea desagertzeko magia egin zuen eta herensugea desagertu zen.   

Historia aurreko ipuin perfektua IKER ZELAIETA
Mjd jdhfjf hfjfjvn Joxerra. Jkfjs kdsmks Patxi. Jbfhx dhhs shhf jds Saioa. HFHjd jsns jd ch cg j fhaka jfndj fjendj djunjdjud jdhfklahf udnj djn bh hndfhhf.Sjdehdfhfhhkj jdj hdhfd jsk: Jladbdf, Aodfudkg, Dkfjdskjfn ejj hkdhk. Hbshdhjebdnn mmn, kci kdnkf.
                                                                                                                  Hed
Ipuin hau historia aurreko hizkuntzan dago. Oso originala da.

Raul eta Herensugea  AINARA ARANDIA
Raulek ez zuen inoiz ogitartekorik eramaten jolastordura. Arratsaldean, baso batera joan zen. Segituan gaua zela ohartu zenean soinuak aditzen ziren. Herensuge bat zen eskuan giltza sorta handi batekin. Raul izutu egin zen gure herensuge polit horrekin. Baina herensugea bakarrik sentitzen zenez jolastu nahi zuen. Raul oso pozik herensugearengana joan zen.
BA HEMENTXE AMAITUKO DA IPUINA, HALA KONTATU ZIDATEN
NIRI BEHINTZAT

Espazioko tristura. JUNE LASARTE
Bazen behin espazio-ontzi batean detektibe argi bat. Martera joan nahi zuen baina triste zegoen familia utzi behar zuelako… Baina tira, saiatu behar zela zion detektibeak. Bestela ez zuen bere ametsa lortuko. Bueno, espazio-ontzia martxan jarri zuen eta Marterantz abiatu zen. Ailegatu eta han txutxeak etengabe ekoizten zituen makina bat ikusi zuen bere parean. Oso kontent jarri zen berari txutxeak asko gustatzen zaizkiolako .
ETA HALA BAZAN ALA EZ BAZAN SAR DADILA KALABAZAN!!!!

Lanpara Magikoa. JEFFERSON FELIX
Atzo eskolako jaiak ziren eta postu aunitz zeuden. Postu batean lanpara bat zegoen, baina ez zen lanpara normala lanpara magikoa baizik. Zoritxarrez erosi nuen. Hartu eta bertze hiria joan nintzen. Han neskak eta mutilak ez ziren gelditzen dantzatzen. Orduan mutiko bati galdetu nion.
 -Gizon, zergatik ez zarete gelditzen?
 -Ba gure besta politena delako- erantzun zidan.
Eta herri hartatik irten nintzenean, artean datzan zebiltzan.

Azti ero bat  SARA GOÑI
Bazen ba,  behin  urruneko hiri batean  lur azpian ibiltzen zen tramankulu bat . Tramankuluak azti ero bat sortu zuen. Egun batean   topaketa bat egin genuen  eta pozoindu  egin gintuzten. Baina bertze  azti  bat etorri eta  azti eroa hil egin zuen. Eta hola,  zoriontsu izan ziren betirako-

Barita magikoa  AMAIA PRIETO
Barita magiko bat menditik zebilen eta bat-batean kanpin denda bat aurkitu zuen eta erran zuen:
  • Ai ze poza! Lo egingo dut.
Baina kanpinean sartu zenean linterna bat zegoen eta linternak erran zuen:
  • Hemendikan joan!
Barita magikoa, linternarekin haserretu zenez , hitz magikoak erran eta kanpin denda desagertarazi zuen.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina